Goiazko III. BTT irteeraren inguruko informazio guztia

Ataria

Goiazko festen barruan, aurten ere, BTT irteera antolatu dute. Larunbateko ibilbidearen inguruko oharrak eta bideo bidezko irudiak zabaldu dituzte.

Larunbatean, 9:00etan Goiazko plazatik abiatuko den III. BTT irteerarako zenbait ohar zabaldu ditu antolakuntzak:

  • Ibilbide bakarra izango da: 32km eta 1300 metroko desnibel positiboa.
  • Ibilbidea zintaz markatuta egongo den arren, GPS-an track-a sartuta eramatea gomendatzen da.
  • Izen-ematea egunean bertan goizeko 8:00etatik 8:50etara izango da Goiazko plazan. Irteera berriz, 9:00etan izango da, plaza bertatik.
  • Kostua 5 eurokoa izango da.
  • Kaskoa eramatea derrigorrezkoa izango da.
  • Anoa gune bat egongo da eta bertatik bi aldiz pasako gara (9. eta 17. kilometroetan).
  • Bizikletak garbitzeko mangerak egongo dira.
  • Bukatu ondoren hamaiketakoa emango da.
  • Irteera ez-lehiakorra izango da, helburua goiz eder bat pasatzea izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!