Auto klasikoen topaketa egin dute gaur goizean Goiatzen. Ostatuak antolatuta ibilgailu ugari elkartu dira plazan. Denak sartzen nahiko lan izan dute. Hainbat herritarrek bertatik bertara ikusi nahi izan ditu ibilgailu klasikoak eta topaketara gerturatu dira. Ondoren, denek ostatuan bazkaltzeko aukera izan dute.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?