Badator aurtengo Goiazko BTT irteera

Ataria 2023ko uztailaren 18a

Hirugarren edizio honetan ere 32 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute, 1.300 metroko desnibela izango duena.

Goiazko festen barruan, aurten ere, mendiko bizikletarekin ibiltzen diren kirolariek zita garrantzitsua izango dute. Bertako festen antolatzaileek III. BTT irteera antolatu dute abuztuaren 12rako, larunbata; goizez izango da. Ibilbideak 32 kilometro eta 1.300 metroko desnibel positiboa izango ditu. Momentuz ibilbidearen bideo bidezko irudiak zabaldu badituzte ere, aurrerago argitaratuko dute irteeraren oharra eta bestelako informazioa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!