Erretirodunek bere eguna ospatu zuten atzo

Ataria 2023ko ekainaren 12a

Inaxio Aristondo bere familia eta jarduneko alkate Agurtzane Zelaiarekin

Egunari hasiera emateko meza izan zuten, eta jarraian herriko dantzariek saioa eskaini zieten herriko plazan. Ondoren, Bidaniko Kontzeju jatetxean 26 lagun elkartu ziren bazkarian.

Egun horretan ohikoa izaten da udalak herriko helduenei, eta aurretik jaso gabekoei, oroigarri bat ematea. Aurten oroigarria jaso dutenak Muñu baserriko Inaxio Aristondo eta Sindikatuko Kontxi Beloki izan dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!