Ibiri taldeak udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du

Ataria 2023ko maiatzaren 18a

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako herritar desberdinez osatutako herri plataforma sortu dute eta Juan Inazio Zinkunegi izango da alkategaia.

Bidania-Goiazko hainbat herritar bildu dira «herriko beharrak asetzeko asmo eta gogoarekin». Honakoa da Ibiri taldeak udal hauteskundeetarako osatutako zerrenda:

  1. Juan Inazio Zinkinegi Urdapilleta
  2. Mikel Mendizabal Arnaez
  3. Maialen Irazusta Sarasola
  4. Maite Larrarte Mayoz
  5. Eneritz Arrieta Arzallus
  6. Iñaki Errazkin Artola
  7. Migel Mari Lasa Arrue

Ordezkoak:

  1. Xabier Unanue Beloki
  2. Karlos Senperena Ezama
  3. Andoni Uzkudun Iraola

Ibiri taldeak herriko etxebizitzen arazoari irtenbidea eman nahi dio, «herritarrentzako eraikuntza berriak sustatuz». Izan ere, esan dutenez, Bidania-Goiatzen gazte ugari bizi da eta beraien etorkizuna herrian eraikitzeko aukera ematea dute helburu.

Horrez gain, herrigunea osatzea eta txukuntzea ere bada asmoa. Batetik, Goiatzen, komun publikoen beharra ikusten dute. «Azken urteetan Goiatzen bizi diren haur kopurua hazi da eta beraien aisialdirako gune bat egokitu behar da», gehitu dute. Bidaniko plazak eta inguruak hainbat konponketa eta berritze lan ere behar dituela diote, eta bide horretan, parkeak txukundu, seinalizazioa hobetu eta aparkalekuen kudeaketa hobetu nahi dute.

Herriko ur hornidura hobetzeko asmoz, Elola bailarako «ur arazoa» konpontzea da programan jaso dute beste puntu bat. Baita herri bideen inbentarioari hasiera ematea ere. Dagoeneko martxan dauden proiektuei jarraipena emango dietela ere esan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!