Tranpa gehiago egiterik ba al dago?

Ataria 2023ko apirilaren 29a

Gazte sentitzen direnen jaia ospatzen ari dira Bidania-Goiatzen. Eguerdian ginkana egin dute, eta helduen artean zortzi talde osatu dituzte. Irabazle argia, eta agian bakarra, herri-giroa izan da. Hortik aurrera, zaila izan da talde azkarrena zein izan den erabakitzea.

Giro bikaina jarri ditu ginkanan herritarrek. Hasieran haurren lau talde aritu dira lehian, eta ondoren helduen zortzi. Ikusleen algarak eta epaileen haserreak elkarri lotuta joan dira. Kirolariek, ordea, jaramon handiegirik ez diete egin azken hauei. Ondoren bazkaltzera joan dira guztiak, izan ere, pilotalekuan 150 herritar inguru elkartu dira herri bazkarian.

Arratsaldeko egitaraua:

  • 17:30. Atrakzioak.
  • 19:00. Skapaie elektrotxaranga.
  • 23:30. DJ Oier Mendizabal, Kontzujun.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!