Getariako abesbatza Bidaniko elizan izango da igandean

Ataria 2023ko apirilaren 19a

Getariako Salbatore Deuna abesbatzako kideak.

Salbatore Deuna abesbatzak kontzertua eskainiko du igande honetan, Bidaniko Bartolome Deuna elizan, 11:30ean.

Getariako Salbatore Deuna abesbatza Bidaniko Bartolome Deuna elizan izango da igande honetan. Elizkinuna 11:30ean izango da, eta mezan zehar zein ondoren abestuko dituzte hainbat kantu. 

Meza hasten denean korutik arituko da kantuan abesbatza. Besteak beste, honako abestiak entzun ahalko dira: Regina Coeli (F. Gorriti), Kirie (F. Gorriti), Gloria (F. Gorriti), salmoa Kanta Jaunaren Izenari, Alleluya, ofertorioan Jainkoaren Ama Maria, Santus (F.Gorriti), Gure Aita (Simon eta Garfunkel), Agnus (F. Gorriti), jaunartzean Jaunak Gonbidatuta eta Arantzazuko Ama Birjiña. Organoan, Josu Txapartegi arituko da. 

Ondoren, behin meza amaituta, aldare aurreko eskaileretatik abestuko dute bigarren zatia: Agur Zaharra (S. Salaberri), Boga Boga, Antxoaren ereserkia, Kaiatikan (Arroita-Jauregi) eta Txanton Piperri (Zapirain). Zuzendari lanetan Jexux Aldalur arituko da. 

Elizkizun abestua Bidania-Goiazko Udalak, Salbatore Deuna abesbatzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!