Altxorraren bila jokoa egingo dute apirilaren 12an

Ataria 2023ko martxoaren 27a

Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du apirilaren 3a baino lehen, Bidaniko liburutegian; 12 eta 17 urte artekoentzat prestatu dute.

Altxorraren bila jokoa antolatu dute apirilaren 12rak, Bidania-Goiatzen. 12 eta 17 urte bitartekoentzat izango da eta izena eman beharko da aurrez, liburutegian, apirilaren 3a baino lehen. Astelehenean edo asteazkenean eman beharko da izena, 16:30etik 19:00etara bitartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!