Miren Larrartek Mallabiako Biharko Izarrak txapelketa jokatuko du

Ataria 2023ko martxoaren 23a

Lau eta Erdiko Txapelketa izango da eta apirilaren 27an hasiko da. Pilotari bidaniarrak Amaia Aldai, Olatz Arrizabalaga eta Leire Garai izango ditu aurkari, ligaxkan.

Emakumeen txapelketa iaz antolatu zuten lehenengoz lau pilotarirekin, baina hiru partidu besterik ez zituen izan: bi finalerdi eta finala. Aurten ere lau pilotarik parte hartuko dute, baina txapelketak egitura sendoagoa du eta gizonen joko sistema berdinarekin ariko dira: sei jardunaldiko ligaxka batean denek denen kontra jokatuko dute eta hortik irtengo dira bi finalistak. Miren Larrarterekin batera, Amaia Aldaik, Olatz Arrizabalagak eta Leire Garaik jokatuko dute. Apirilaren 27an hasiko da txapelketa Arrizabalagaren eta Aldairen arteko partidarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!