Miren Larrarte ez da sailkatu Master Laboral Kutxa txapelketako finalera

Ataria 2023ko martxoaren 13a

Miriam Arrillagarekin osatu zuen bikotea bidaniarrak, eta atzo jokatu zuen finalerdia Laudioko pilotalekuan. 18-22 galdu zuten Amaia Aldai eta Nora Mendizabalen aurka.

0-4 aurreratu ziren gipuzkoarrak, baina Aldai jokoan sartzen hasi zen, eta Mendizabalek ondo lagunduta, partidaren erritmoa aldatu zuten, eta erremateetan asmatuz, gorriek buelta eman zioten markagailuari. Larrartek eta Arrillagak ez zuten amore eman, eta lanean serio jarraitu zuten. Markagailuan gerturatzea lortu arren, ezin izan zuten aurretik jarri, eta azkenean, merezitako garaipena lortu zuten Aldaik eta Mendizabalek. Aldai izan zen partidako protagonista; berak egin zituen tanto gehien.

Beste finalerdian, Olatz Arrizabalagak eta Uxue Osesek 22-16 irabazi zieten Leire Garairi eta Enara Gaminderi partida orekatu baten ostean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!