Goiazko Herri Ostatua lehiaketara atera du udalak

Ataria 2023ko martxoaren 1a

Interesa dutenek martxoaren 9rako aurkeztu beharko dituzte eskaintzak udaletxean.

Bidania-Goiazko Udalak lehiaketara atera du Goiazko Herri Ostatua. Urtebeteko kontratua izango da, eta bost urtera arte luzatu daiteke errenta.

Hileko alokairua 50 eurokoa izango da, BEZa barne eta 1.500 euroko fidantza jarri beharko da. Interesa dutenek martxoaren 9rako aurkeztu beharko dute eskaintza, udaletxean.

Aurkeztu beharko dokumentuen informazioa udaletxean eska daiteke, bertara joanda edo 943 681 109 telefonora deituz, 9:30etik 13:00etara, edo Bidania-Goiatz.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!