Kalegoenako etxebizitzetan izena emateko azken egunak

Ataria 2023ko otsailaren 13a

Kalegoenako aurreproiektuko irudi bat

Bidania-Goiazko Kalegoena eremuan hamabost etxebizitza egingo dituzte, horietatik bost babes ofizialetakoak eta gainontzeko guztiak libreak. Tolosaldeko herritarrek hauetan apuntatzeko aukera izango dute asteazkena bitarte udalaren webgunean dagoen galdetegiaren bitartez.

Bidania-Goiatzen egingo dituzten etxebizitza berrien inguruko aurreproiektua ezagutarazi eta hauetan apuntatzeko epea zabaldu zuen udalak urtarrilean. Hamabost etxebizitza izango dira guztira, horietatik bost babes ofizialetakoak eta gainontzeko guztiak libreak; hainbat aparkaleku ere egingo dira eraikinaren sotoan.

Udalak aurrez interesa erakutsi zutenekin egindako lanketetatik bederatzi interesdun posible atera zirela aipatu zuen eta beste sei etxebizitza behintzat libre daudela jakinarazi zuen. Beraz, Bidania-Goiatzen etorkizuna eraiki nahi duten Tolosaldeko herritarrek hauetan apuntatzeko aukera izango dute asteazkena bitarte. Horretarako, galdetegia betetzeko deia egin du udalak.

Aurreproiektua ere egina dute, etxebizitza kopuruak, tipologiak (libreak eta babestuak), gela eta komun kopuruak, garajeak eta aurreikusitako prezioak... Interesa dutenek Bidania-goiatz.eus udaleko webgunean aurkituko dute informazio guztia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!