Bidania-Goiatzek baditu bere mus txapeldunak

Ataria 2023ko otsailaren 11

Euskal Herriko XIV. Mus Txapelketa jokatzen ari da euskal herrietan. Bidania-Goiatzen atzo jokatu zen herriko kanporaketa, Kontzejuan. Andoni Egiguren eta Iosu Elola nagusitu ziren bertan, finala Antonio Uzkudun eta Jose Mari Zugastiri irabazi ondoren.

Sari banaketa ekitaldian, besteak beste, Agurtzane Zelaia alkateak, Joxe Anjel Zinkunegi antolatzaileak eta Ina Tomanova Kontzejuko arduradunak parte hartu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!