Aurreko urteetako usadioari jarraituz, aurten ere, Kukuri Kultur Elkarteak antolatu du Santa Ageda bezperako ekitaldia. Adin ezberdinetako 60 herritar ibili ziren kantuan, 15:00etan Goiatzen hasi eta 21:00ak aldera Bidaniako plazan amaitu zuten arte. Baserri eta etxeak koplaz alaitu zituzten, herriko trikitilarien eta Arkaitz Zelaia eta Ander Lizarralde bertsolarien laguntzarekin. Eguna ondo amaitzeko, guztiek Saiaz elkartean afaldu zuten.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?