Musean aritu nahi duenak badu aukera otsailaren 10ean, Bidaniko Kontzejuan. Bikote irabazleak, aurrera egiteaz gain, udalak eskainitako bi gazta irabaziko ditu, eta bigarren geratzen den bikoteak Kontzejuaren eskutik bi menu eskuratuko ditu.
Final nagusia Zornotzan izango da, martxoaren 25ean. Horra iristeko, herrialdeko finala jokatu beharko da, martxoaren 11n.