Infantil mailako finala eskualdeko lau pilotarik jokatuko dute: gorriz jokatuko du Alegiko Intxurre Pilota Eskolako Elduaien-Goitia bikoteak; urdinez, berriz, Goikoetxea bidaniarrak eta Amasa-Villabonako Behar Zana Pilota Elkarteko Lasak jokatuko dute. Otsailaren 4ean, 17:00etan hasiko da partida, Bidaniko frontoian.