Santa Ageda bezperarako entsegua, otsailaren 1ean

Ataria 2023ko urtarrilaren 17a

Bidania-Goiazko Kukuri Kultur Elkarteak, herritar orori dei egiten diete Santa Ageda bezperan parte hartu dezaten.

Aurreko urteetako usadioari jarraituz, aurten ere, Kukuri Kultur Elkarteak herritar guztiei otsailaren 4ean ospatuko den Santa Ageda bezperan parte hartzeko deia egiten diete. Herriko txoko, kale eta bazterrak koplaz alaitu nahi dira, bertsolari eta trikitilarien laguntzarekin. Ondoren afaria izango da, eta interesa duenak izena eman beharko du, janaria prestatzeko zenbat heldu eta zenbat haur izango diren jakin behar bai da.

Kukuri Kultur Elkarteak, hainbat ohar jakinarazi nahi ditu: Santa Ageda bezperarako egingo den entsegua, Otsailaren 1ean, asteazkenean, herriko Txinkorta ikastetxean, 21:00etan izango da. Egunean, otsailaren 4ean, 15:00etan Bidaniko frontoi aurrean egingo da topaketa, eta Afarirako izena emateko azken eguna, urtarrilaren 27a izango da. Izena emateko, 645734596 edo 686246119 telefono zenbakietara deitu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!