Zorionak 100. urteurrenean

Ataria 2022ko abenduaren 27a

Ehun urte bete zituen igandean Juanita Kerejeta bidaniarrak; herri guztiaren izenean lore sorta jaso zuen.

1922ko abenduaren 25ean jaio zen Juanita Kerejeta Etxeberria Aldabako Urdaneta baserrian. 1960. urtean Bidaniako Apako baserrira ezkondu zen eta bertan bizi da egun. Igandeko egun handia ederki ospatu zuen bere seme-alaba eta familiarekin.

Bazkaldu aurretik Agurtzane Zelaia alkateak eta Joxe Erramun Goikoetxea zinegotziak herri guztiaren izenean zoriondu eta lore sorta oparitu zien.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!