Olentzerok eta Mari Domingik ez dute hutsik egingo

Ataria 2022ko abenduaren 19a

Bidania-Goiazko Udalak prest du Gabonetarako eskaintza, eta Olentzero eta Mari Domingiren bisitaz gain, errege magoena ere jasoko dute.

Urtea ondo amaitzeko Bidania-Goiazko Udalak Gabon egunetarako kultur eskaintza prestatu du. Ohiko hitzorduez gain,palo topaketak, eskulan tailerra antzerki emanaldia prestatu dituzte.

  • Abenduak 24, larunbata
    • 09:00. Goiaztik abiatuta egun guztian zehar herriko haurrak eta gurasoak herrian zehar abesten ibiliko dira.
    • 18:30. Olentzero eta Mari Domingi Goitzera iritsiko dira, eta frontoian ongi etorria egingo diete.
  • Abenduak 28, asteazkena
    • Arratsaldean, Gipuzkoako Pala Topaketak, Bidaniako frontoian.
  • Abenduak 29, osteguna
    • 16:30. Gabonetako eskulan tailerra haurrentzat, gurasoen lokalean.
  • Abenduak 30, ostirala
    • 19:00. Ane Gabarain eta Mikel Laskurainen eskutik, Zoaz bake santuan komedia, eskolan.
  • Urtarrilak 5, osteguna
    • 18:00. Errege magoen desfilea izango dute. Otei aldeko ur depositu ingurutik jaitsiko dira, eta Bidaniako plaza zehartu ostean, frontoira joango dira. Bertan egingo diete ongi etorria. Bertan, taloak, edariak, gaztainak... izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!