Indarkeria matxistaren aurkako eguna 2022

Txangoan, gozatuz eta ikasiz

Ataria 2022ko azaroaren 29a

Intujai taldearen eskutik, 'Txangozatu' antzerki ibiltaria egin dute Bidania-Goiatzen, haurrentzat, maskulinitate eredu berriak lantzeko.

Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Albiztur, Beizama, Bidania-Goiatz eta Errezilgo eskolak, Matraka Emakume Taldeak, Emagin Elkarteak eta beste hainbat eragilek elkarlanean, Azaroaren 25aren bueltako egitaraua prestatu zuten; gaur izan da ekitaldietako bat eta maskulinitate eredu berriak landu dituzte, txotxongiloen, ipuin musikatuen eta magiaren bitartez. Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara arteko dozenaka haur izan dira bertan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!