Iraia Bereziartua Agirre biolin-jotzailea eta Itziar Urbieta Beobide organo-jotzaileak eskainiko dute kontzertua. 18:30ean hasiko da kontzertua eta Bidaniako elizan izango da.
Johann Sebastian Bach, François Couperin, Cesar Franck, Lili Boulanger, Lucie Robert-Diessel eta Arvo Pärt musikarien abestiak joko dituzte. Kantuetako batzuk organoarekin bakarrik joak izango dira.