Izena emanez gero, pilates eta yoga egiteko aukera

Tolosaldeko Ataria 2022ko ira. 20a, 11:57

Bidania-Goiazko Udalak herritarrei pilates eta yoga egiteko aukera eskaini nahi die ikasturte honetan.

Yoga urriaren 5ean hasiko lukete eta martxoren 29ra arte luzatuko litzateke. Pilates, berriz, martxoaren 3an hasi eta martxoaren 27an bukatuko da. 

Yoga asteazkenetan izango da Balio anitzeko gelan, eta 14:30etik 15:45era. Ikasturtea 90 euro ordaindu beharko da, hau da, hilean 15 euro. Izena ematea urriaren 3a baino lehen egin beharko da 943 68 11 28 telefonoan, saiaz@saiaz.eus helbidera idatzita edo Whatsapp bidez 646 478 414.

Pilates egiteko eguna astelehena izango da. Eskolan egingo dute 19:00etatik 20:00etara. Ikasturtearen kostua 120 eurokoa izango da, hau da, hilean 20 euro. Irakaslea Tamara Larrea izango da. Izena emateko epea hilaren 26an amaituko da, eta Bidania-Goiazko udalean, saiaz@saiaz.eus helbidera idatzita edo Whatsapp bidez 646 478 414.

Bien kasuan, ordainketa Bidania-Goiatz Udaleko kontu zenbakian egin beharko da, eta izena ematen dutenei  jakinaraziko zaie zenbakia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!