Bidaniako jaiak 2022

Distopiak dantzan jarri ditu bidaniarrak

Ataria 2022ko abuztuaren 27a

Eskualdeko kideez osatutako elektrotxarangak, kalejira egin zuen atzo arratsaldean Bidaniako San Bartolome festetan. Jendetza inguratu zen beraien musikaz gozatzera, eta dantzan jarri zuten plaza.

Gaur eta bihar ere festekin jarraituko dute Bidanian. Hona hemen bi egun hauetarako egitaraua:

ABUZTUAK 27, LARUNBATA

  • 11:30. Herriko umeen pilota partidak.
  • Ondoren. Herriko umeen frontenis txapelketako finala.
  • 16:00. Mus txapelketa frontoian. Izena ematea 15:30-16:00 artean.
  • 20:00. Sagardo afaria: Zabala, Aburuza, Añota, Larrarte, Isastegi, Bereziartua eta Lizeaga.
  • 23:00. Erromeria Fan&Go taldearekin.

ABUZTUAK 28, IGANDEA

  • 11:15. Meza nagusia.
  • Ondoren. Herriko trikitilarien trikiti jaialdia.
  • 18:00. Desafioa Berastegi, Oiartzun eta Bidaniako gazteen artean.
  • Ondoren. Bidaniako eta Albizturko gazteen herri kirol jaialdia. Harri jasotzaileak: Goenatxo III eta Aimar Irigoien. Aizkolariak: Amundarain eta Otaño.
  • Jarraian. Trikitilariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!