Mezaren ostean, plaza osoa bete dute herriko dantzariek. Izan ere, aurtengoan ere herriko belaunaldi ezberdinak dantzan egitera animatu dira. Txiki-txikitatik hasita helduetaraino plazan elkartu dira, eta talde ezberdinetan banatuta hainbat dantza egin dituzte. Bidanian ere eguraldia lagun izan dute goiz guztian zehar. Beroa egiten bazuen ere, azkeneraino musikaren erritmora dantzan aritu dira dantzariak.
Dantzaren ostean, hamaiketakoa egin dute helduek Kontzejun, eta arratsaldean ere festak ez du etenik izango Bidanian. Ikusi egitarau guztia hemen.