Bidaniako jaiak 2022

Eztanda egin du jaiak Bidanian

Leyre Carrasco 2022ko abuztuaren 23a

Orain arte herriko harategiko nagusiak izan diren Juan Joxe Lasa eta Kontxi Zugasti andre-gizonak bota dute festen hasierako txupinazoa, eta gaurtik aurrera izango da zer ospatu Bidanian.

Bi urteko geldialdiaren ondoren Bidaniako festak bueltan dira. Aurten, orain arte herriko harategiko nagusiak izan diren Juan Joxe Lasa eta Kontxi Zugasti andre-gizonek bota dute festen hasierako txupinazoa. Orain euren semeek hartu dute haien erreleboa, eta bikoteak urte luze hauetan herrian aportatu duten guztia eskertzeko eman diete aurtengo San Bartolome jaiei hasiera.

Behin ezkilak jota eta txupinazoa botata, poteoa egin dute herrian zehar. Herriko tabernatik hasita, Iriarte Jauregira igo dira. Festetako lehen egunerako indarrak hartzeko merienda egin dute hango zelaian. Giroa jartzeko ardura herriko bi gazteek hartu dute, trikitixa eta panderoa astinduz. Eguraldia ere lagun izan dute, eta giro ederra sortu da bertan.

Hemendik aurrera hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango da Bidanian. Ikusi egitarau guztia hemen.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!