Bidaniako jaiak 2022

Datorren larunbatean Usakume tiroketa egingo dute Bidanian

Ataria 2022ko abuztuaren 18a

Goizean 10:30ean hasiko da lehia, 13:00ak arte. Arratsaldean 16:00etatik 17:30etara izango dira saioak Usarra Berri zelaian.

Urtero herriko Muxarra elkarteak antolatzen duen usakume tiroketa jokatuko da abuztuaren 27an Bidanian. 2.000 euro banatuko dituzte saritan, eta irabazleak 330 euro jasoko ditu, trofeoa eta txapelaz gain. Lehen hamar hoberenek jasoko dute saria.

Tiroketan parte hartu ahal izateko izena momentuan eman beharko da, eta 45 euro ordaindu beharko dira, usoak barne. Taberna eta kartutxo zerbitzua ere jarriko dituztela aurreratu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!