Goiazko jaiak 2022

Irati Arcelus eta Mirari Plazaolak jantzi dute txapela

Ataria 2022ko abuztuaren 15a

Bost bikotek parte hartu zuten atzo gauean Goiatzen jokatu zen III. Gazteen Trikiti txapelketan. 54 punturekin lazkaotarra eta arrasatearra izan ziren garaile.

Irai Arcelusek (Lazkao) eta Mirari Plazaolak (Arrasate) osatutako bikoteak irabazi zuen atzo gauen Goiatzen jokatu zen III. Gazteen Trikiti txapelketa. Bikote irabazleak 54 puntu eskuratu zituen, eta bigarren postuan sailkatu ziren Maitane Iturriozek (Villabona) eta Eider Amenabarrek (Errenteria) osatutako bikoteak baino bost puntu gehiagorekin jantzi zuten txapela, hain zuzen.

Ianire Segurola (Hernani) eta Elaia Diaz (Astigarraga) izan ziren hirugarren, eta laugarren postua berriz, Eider Garro eta Araitz Elizalde hernaniarrentzat izan zen. Azkenik, bosgarren geratu ziren Araitz Etxaniz (Azkoitia) eta Enaitz Alberdi (Azpeitia).

 

Argazkiak: Ibon Errazu Uria

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!