Goiazko jaiak 2022

Ume jolasekin abiatu dituzte festak Goiatzen

Jon Miranda Labaien 2022ko abuztuaren 12a

Eguerdian abiatu dira Goiazko festak. Astelehenen arte luzatuko dira ekitaldiak. Eguerdian suziriak bota dituzte eta arratsaldean umeak jolasean ibili dira.

Amabirjinak ospatzen dituzte Goiatzen eta ostiralarekin abiatu dituzte aurten herriko jaiak. Suziriak bota dituzte eguerdian eta ezkilek jo dute. Arratsaldean, berriz, umeentzako jolasak izan dira plazan. Parte hartzaileek txokolatadaz gozatzeko aukera izan dute ondoren.

Gaur, besteak beste herri afaria egingo dute Goiatzen:

  • 21:00. Herri afaria
  • Ondoren. Itzeder eta Lidia.

Astelehen artea ospatuko dituzte Amabirjin festak Goiatzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!