Amets Arzallusen bisita jasoko dute irailean

Ataria 2022ko uztailaren 20a

Bidania-Goiazko Irakurle Taldera joango da Amets Arzallus idazlea irailaren 26an.

Urtarrilean jarri zuten martxan Bidania-Goiazko Irakurle Taldea, eta hilabetean behin elkartzen dira eta liburu baten azterketa egiten dute, liburutegian.

Irailerako zerbait "berezia" prestatu nahi izan dute taldeko kideek, batik bat, herrian taldea ezagutarazi eta zabaltzeko. Hori horrela,  Miñan liburua aukeratu dute irailerako, eta liburua aztertzeko Amets Arzallus idazlea bera bertaratuko da. Bidania-Goiazko liburutegian izango da irailaren 26an.

Horretarako, aurrez liburua irakurtzea besterik ez dute eskatzen taldeko kideek. Interesa dutenentzat, berriz, eta lanak errazte aldera, Miñan liburua udaletxean jaso dezaketela aurreratu dute. Eta herritarrak irakurtzera animatu nahi dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!