Jendea behar dute Kontsejua ustiatzeko

Ataria 2022ko uztailaren 4a

Bidania-Goiazko Udalak lehiaketara atera zuen Kontseju taberna-jatetxea, eta hutsik geratu da. Hori horrela, berriz ere, Kontsejua ustiatzeko interesa dutenei zuzenduta deia zabaldu dute.

Orain dela aste gutxi, Bidaniako Kontseju taberna-jatetxea errentan esleitzeko lehiaketa atera zuen Bidania-Goiazko Udalak, baina, azkenean, lehiaketa hutsik geratu da.

Udalak zabalik du Kontsejua ustiatzeko lehiaketa, eta herritarrei laguntza eskatu die: "Zuen inguruan albistea zabaldu eta denon artean egoerari irtenbidea ematen saiatzeko".

Udaletik prestutasuna agertu dute: "Baldintzak negoziatzeko aukera irekita dago, eta edozein proposamen aztertzeko eta hitz egiteko prest gaude".

Interesa duenak edo interesdunik ezagutuz gero, udalarekin harremanetan jartzeko eskatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!