Pertsonen arteko harremanak erraztera etorri da Auzotu

Ataria 2022ko ekainaren 22a

Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Auzotu proiektuari lotutako topaketa egingo du, gaur, 18:00etatik 20:00etara, Bidania-Goiazko eskolan. Lana amaitzeko, baloratzeko eta ospatzeko garaia dela adierazi dute, eta proiektuan parte hartu duten bi komunitateak elkartuko dira: Saiaz eta Amara Berri.

Elkarrekin ikasteko helburuarekin sortu zuten proiektua, eta udazkenetik ari dira lanean «gure komunitatean ditugun erronkak identifikatzen, konponbide digitalak elkarrekin aurkitzen eta erabiltzen ikasiz», esan dute Saiaz mankomunitatetik. «Komunitate bakoitza osatzen dugunon arteko loturak ehuntzeko espazio bat da», adierazi dute. Era berean, pertsonen arteko harremanak errazten dituela, eta Teknologia Komunitarioaren kontzeptuari zentzua ematen diola esan dute.

Egindako ibilbideari begiratuko diote, eta bidez batez, pintxo batzuen laguntzarekin ospatuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!