Helduen Eguna, hilaren 19an

Ataria 2022ko ekainaren 14a

Bazkaria Goiazko ostatuan izango da.

Bidania-Goiazko Udalak Helduen Eguna antolatu du ekainaren 19rako.

Eguna mezarekin hasiko dute, 11:15ean Goiazko Andra Mari parrokian, eta ondoren herriko dantzarien saioa ikusi ahal izango dute. Bazkaria Goiazko ostatuan izango da, 14:00etan. Bazkarirako izen ematea Goiazko ostatuan (943 25 43 44) bertan egin behar da eta bihar da azken eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!