Eserleku bat margotuko dute ostadarraren koloreekin

Tolosaldeko Ataria 2022ko mai. 17a, 09:44

Gaurkoa da LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta Bidania-Goiazko Matraka Taldeak egunarekin bat egin eta herriko eserleku bat margotuko du ostadar koloreekin. 

1990. urteko maiatzaren 17az geroztik gaurko eguna LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Munduko Osasun Erakundeak (MOE) homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik kanpo utzi zuen duela 32 urte.

Aldarrikapenarekin bat egin nahi dute Bidania-Goiatzen, eta Matraka Taldeak herritar guztiak herrian "aske eta gustura" senti daitezen, eserleku bat margotzera batzeko deia luzatu die herritarrei. Herriko eserleku bat ostadarraren koloreekin margotuko dute.  Gaur, 18:00etan, Balio anitz plazan elkartuko dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!