Demode Quartet-en 'Aitormena'

Ataria 2022ko maiatzaren 16a

Atzo arratsaldean, Demode Quartet taldeak kontzertu berezia eskaini zuen Goiazko frontoian.

Atzo, Bidania-Goiatzen ere, San Isidro eguna ospatu zuten. Ohiturari jarraituz, herriko baserritarrek bazkaltzeko eta afaltzeko aukera izan zuten, aurten biak Goiazko Ostatuan izan ziren. Arratsaldean berriz, kontzertu berezi bat ikusteko aukera izan zuten herritarrek, Demode Quartet laukoteak ordubeteko saioa eskaini baitzuen.

Hainbat abesti ezagunen bertsioak egin zituten, tartean, Hertzainak taldearen 'Aitormena' abestiarena, bideo honetan ikusgai duzuena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!