Eneritz Iraola eta Ander Barrio izan dira azkarrenak Martin Fiz Maratoian

Ataria 2022ko maiatzaren 8a

Argazkia: Aitor Elduaien Mateo

2.000 korrikalaritik gora parte hartu dute aurten ospatu den XIX. edizioan, baina bidaniarra eta gasteiztarra izan dira helmuga zeharkatzen lehenak.

Gaur goizean jokatu dute Gasteizeko Martin Fiz Maratoiaren XIX. edizio proba nagusia. Goizeko 8:00etan abitu dira korrikalariak Cenvantes Pasealekutik. Guztira 2.000 lagunetik gora izan dira aurtengo lasterketan, modu batera edo bestera, parte hartu dutenak. Proba nagusia 42 kilometroko maratoia izan da, eta gizonezkoen sailkapenean Ander Barrio gasteiztarrak irabazi du, 02:35:25 denborarekin. Handik bi minutura Juan Alberto Carrascal bizkaitarrak zeharkatu du helmuga bigarren postua eskuratuz (2:37:38), eta Toñin Blancok geratu da hirugarrena, 02:39:58 denborarekin.

Emakumezkoen sailkapenean berriz, Eneritz Iraola bidaniarra izan da helmuga zeharkatzen lehena, 03:20:57 denborarekin. Bidaniarrak Susana Lopez izan du lagun lasterketa guztian zehar, baita podiumean ere. Izan ere, bidaniarrak baino hiru minutu beranduago (03:23:58) amaitu du lasterketa, bigarren postua eskuratuz. Hirugarren markarik onena Lourdes Alonsorentzat izan da, 03:26:40 denborarekin.

Proba nagusiko sailkapena: 

Gizonak

  1. Ander Barrio, 02:35:25
  2. Juan Alberto Carrascal, 2:37:38
  3. Toñin Blanco, 02:39:58

Emakumeak

  1. Eneritz Iraola, 03:20:57
  2. Susana Lopez, 03:23:58
  3. Lourdes Alonso, 03:26:40 

 

Maratoi erdian Sara Trelles eta Borja Abecia nagusitu dira eta motzean Pablo Benito eta Pilar Moran.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!