Teknologia berriekin esperimentatuz

Ataria 2022ko martxoaren 31

Auzotu programa Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak gizarte teknologiako elkarteekin garatutako proiektua da, eta zortzi ekimen edo misio landu dituzte.

Saiaz Mankomunitateak Auzotu programa garatu du teknologiako elkarteekin. Proiektu honen helburua Ikaskuntza komunitarioaren eta esperimentazioaren bitartez ikastea da, teknologiaren laguntzarekin.

Harremanak erraztu nahi dituzte, eta guzti hori teknologia berriak erabiliz lortu nahi dute. Esperientzia paraleloa egin dute Donostiako Amara Berri auzoan, eta honela hirietako eta herrietako esperientziak partekatu ahal izan dituzte. 

Herriko beharrak identifikatu dituzte: paseoak taldean, bideo deiak, ongi etorria atzerritarrei... eta "behar bakoitza teknologiarekin lotu dugu, beti ere, ekintza guzti hauek errazteko", esan dute mankomunitatetik. Zortzi ekimen edo misio landu dituzte, eta horrekin gida bat egingo dutela aurreratu dute jendeari banatzeko

Adineko eta helduek ere parte hartu dute, eta orain jarraipena KZguneen bitartez egin nahi dute Bidania-Goiatzen.

Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz programak diruz lagundua izan da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!