Etxe-txiki lursaila eta etxebizitza enkantera atera ditu udalak

Eneritz Maiz Etxarri 2022ko martxoaren 29a

Bidania-Goiazko Udalak Goiatz Gunea 8ko Etxe-txiki lur zatia eta etxebizitza-biltegia eraikina enkante publiko bidez besterentzeko lizitazioa martxan jarri du.

Bidania-Goiazko Udalak Goiatz Gunea 8ko Etxe-txiki izeneko lursaila eta etxebizitza-biltegia eraikina besterenganatzeko enkantea arautu behar duen administrazio-klausula berezien plegua onartu du. Goiazko plazan bertan dago kokatuta udalarena den etxebizitza, eta enkantera atera du lur sail eta guzti urtarrilaren 26ko osoko bilkuran akordio bidez onartu eta gero.

Lizitazioaren xedea enkante bidez Goiatz Gunea 8ko Etxe-txiki izeneko lursaila eta etxebizitza-biltegia eraikinaren esleipena egitea du udalak.       

Lizitazioa 12.661,27 euroan finkatu du Bidania-Goiazko Udalak, eta hortik gora hobetu dezake eskaintza interesdunak. Eta behin eskaintzak jasota, kontratua enkante bidez esleituko duela eman du ezagutzera Bidania-Goiazko Udalak. 

Epe muga, apirilak 10 
Interesatuek eskaintzak udaletxeko idazkaritzan aurkeztu beharko dituzte, eta iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik 20 egun naturaleko epean, hau da, apirilaren 10a bitartean.

Lizitazioan parte hartu nahi dutenak alkate-lehendakariari zuzenduriko bi gutun-azal itxi aurkeztuko dituzte honako inskripzioarekin: Goiatz gunea, 8 - Etxe-txiki izeneko lursaila eta etxebizitza-biltegia besterentzea lizitatzeko proposamena. 
A eta B gutun-azalak izendatuko dira. A gutun-azalean, administrazio-dokumentazioa aurkeztu beharko da, eta aldiz, B gutun-azalean, egiten den proposamen ekonomikoa. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!