Tipi-Tapa ekimenaren saioa egin dute aste honetan Bidania-Goiatzen. 2022ko lehen saioa izan da, eta 26 herritar izan dira bertan. Inoizko parte hartzerik handiena antolatzaileetan hitzetan.
Herriko eskolako zaharrenen laguntza izan zuten, eta Bidanitik Goiatzera paseoan joan ziren. Salda beroa hartu zuten guztiek, eta "gustura" pasatu zutela goiza esan dute: "Badu etorkizuna ekimen polit honek".