Urteko azken Tipi-Tapa

Ataria 2021eko abenduaren 15a

Adinekoek ikasturteko Tipi-Tapa ekimenaren laugarren saioa egin dute, gaur goizean, Bidania-Goiatzen.

2021. urteko Tipi-Tapa ekimenaren laugarren saioa egin dute Bidania-Goiatzen. Gaurkoan herriko adinekoek bakarrik hartu dute parte, COVID-19a dela eta eskolako haurrak konfinatuta daudelako.

Oraingoan, eta urtea ondo bukatzeko, Goiazko ostatuan salda beroa hartu dute.

Urte berriarekin batera indartsu bueltatuko da Tipi-Tapa ekimena, eta dagoeneko jakinarazi dituzte elkartuko dituzten egunak. Urtarrilaren 26an, otsailaren 23an, martxoaren 30ean, apirilaren 27an, maiatzaren 25ean, ekainaren 29an, irailaren 28an, urriaren 26an, azaroaren 23an eta abenduaren 14an.

Hasiera emateko, Bidaniako frontoian elkartuko dira 10:30ean. Aldiz, boluntario izan nahi dutenek 943 68 11 28 telefono zenbakira deitu edo saiaz@saiaz.eus helbide elektronikora idatzi beharko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!