Miren Larrarte, txapeldunorde one wallean

Ataria 2021eko azaroaren 25a

Miren Larrarte pilotari bidaniarra txapeldunorde geratu da Elite World OneWall Tour txapelketan. Larunbatean jokatu zuen finala, eta bi finalistek set bana irabazi ondoren, hirugarrenean 11-9 galdu zuen Larrartek.

Bestalde, Emakume Master Cup txapelketan bere lehen neurketa irabazi ondoren, ostiralean final-laurdenetako lehia izango du Larrartek. Urduñan jokatuko du eta aurkaria Olatz Arrizabalaga izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!