Bidania-Goiazko Udalak gaur erabakiko du Uemako kide izatea

Ataria 2021eko azaroaren 24a

Uemak jakinarazi duenez Bidania-Goiazko Udalak gaur 20:00etan egingo duen osoko bilkuran aztertuko du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide egitea.

Bidania-Goiazko Udalak gaur Uemako kide izatea onartzen badu, Uemako 93. udalerria izango litzateke Ibarra herriaren atzetik. Honenbestez, Tolosaldeko hogeita batgarren herria izango da Ueman.

Euskal Herrian Euskaraz elkarteak 1988. urtean abiarazi zuen proiektua, hainbat udaletan aurkeztu zuen mozio batetik sortu baitzen Udalerri Euskaldunen Mugimendua. Mozio hark herri euskaldunetako udalek euskara hutsean lan egitea proposatzen zuen, eta Euskal Herriko 32 udalek onartu zuten. Mozioarekin batera, Euskararen Erabilpena Normaltzeko Udal Arautegia onartu zuten, administrazioan eta udalerrietan euskaraz bizitzeko eskubidea bermatzeko eta bitartekoak jartzeko asmoarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!