Bidania-Goiatzen etxebizitza nahiko luketenek galdetegia betetzeko azken egunak dituzte

Ataria 2021eko irailaren 7a

Bidaniako Kalegoenan egingo luketen balizko proiektuaren irudia.

Bidania-Goiazko Udala azken urtean etxebizitzen gaia jorratzen ari da, eta galdetegi bat prestatu du herrian bizitzeko interesa dutenen zerrenda osatzeko. Herritarrek edota Bidanian bizi nahiko luketenek bete beharko dute hilaren 14a baino lehen. 

Bidania-Goiazko Udalak dagoeneko aurkeztua du azken urtean etxebizitzen inguruan egin duen lanketa. Orain, herrian bizitzeko interesa dutenen zerrenda osatzeko pausoak ematen ari dira, galdetegi bat prestatuz. Galdetegia betetzeko azken eguna hilaren 14a, asteartea, izango da.

Galdetegi betetzea ez da herritarren lana bakarrik izango. Zerrenda hori herritarrekin eta gaur egun herritarrak ez direnekin osatu nahi dute. Galdetegia beteta, herrian dagoen etxebizitza eskaera neurtuko lukete, eta emaitza hori jakinda, eraikitzaile ezberdinei jakinarazteko baliatuko dute.

Beraz, Bidania-Goiatzen bizitzeko interesa dutenek Bidania-goiatz.eus webgunean aurkituko dute bete beharreko galdetegia. Galdetegiaz gain, momentuz esku arten duten proiektuaren gaineko informazio guztia ere bertan eskuratu daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!