Emakumeen saretzea lortuz, Atxondora

Ataria 2021eko uztailaren 12a

Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta Atxondora bidaia egin zuten, larunbatean, Albiztur, Errezil, Bidania-Goiatz eta Beizamako emakumeek.  Egun-pasa "ederra" egin zuten hogei emakumek.

Saiaz mankomunitatea osatzen duten herrietako hogei emakumek larunbatean egun-pasa egin zuten Bizkaia aldera. Atxondon izan ziren eta giro "ederrean" ibili ziren.

Bertan, Amillena emakumeen kooperatiba ezagutzeko aukera izan zuten. Ingurumenaren zaintzarekin lotura duen elkartea da, eta bertan ekoiztutako produktuez gain ingurukoak eskaintzen dituzte beraiek duten dendan eta jatetxean.

"Garai zail hauetan elkarrekin egoteko behar handia dago", azaldu dute mankomunitatetik. Bailarako emakumeen saretzea du helburuen artean Berdintasun Saileko Emakumeen Foroak. Aurreratu dutenez udazkenean ekimen gehiagorekin jarraipena emango diete saretze lanari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!