San Isidro eguna ospatuko dute Bidania-Goiatzen

Ataria 2021eko maiatzaren 12a

Larunbata, hilak 15, San Isidro eguna da. Baserritarren eguna ospatzeko prest agertu da Bidania-Goiazko Udala, eta Goiazko Herri Ostatuan bazkaria egingo dute.

Bidania-Goiazko Udalak azken urteetako ohiturari jarraituz, baserritarren eguna ospatuko du hilaren 15ean. Baserritarren eguna guztiek elkarrekin ospatzea nahi dute, eta hori bai, Covid-19a dela eta, beharrezkoak diren osasun neurri guztiak hartuko dituzte. 

Lehenik eta behin, 12:00etan, meza izango dute, eta 14:00etan, bazkaria Goiazko Herri Ostatuan. 

Udalak 10 euroko balio duten txartelak banatu dizkie baserritarrei, eta bertaratzen direnek gainerakoa ordaindu beharko dute. Bazkarira joateko asmoa dutenek, ordea, izena eman beharko dute osteguneko 13:00ak baino lehen udaletxeko 943 68 11 09 telefono zenbakira deituta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!