101 urte bete ditu Paulina Mugikak

Ataria 2021eko apirilaren 28a

Gaurko egunez jaio zen Paulina Mugika Esnaola bidaniarra, duela 101 urte. Udal ordezkariek bisita egin diote etxera.

101 urte bete ditu Paulina Mugika Esnaola bidaniarrak. 1920ko apirilaren 28an jaio zen Bidaniko Bengoetxe baserrian, eta ondoren, Bidaniko Betelu baserrira ezkondu zen. Bertan bizi da gaur egun, eta bere seme-alabak ondoan dituela bete ditu ehun eta bat urte.

Goizean Agurtzane Zelaia alkateak eta Iban Muñoa zinegotziak bisita egin diote etxera. Herri guztiaren izenean lore sorta eta tarta oparitu dizkiote.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!