Bidania-Goiazko Eguneko Zentrora atzo iritsi zen COVID-19ari aurre egiteko lehen txertoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako txertaketa egin zuten atzo, eta bertako guztiek hartu dute txertoa, hau da, bederatzi onuradunek, lau zaintzaileek eta baita garraiolariak ere. Atzokoa izan zen hartu duten lehen dosia, eta bigarrena, berriz, hiru aste barru jasoko dute.