Interesatuek martxoaren 12a bitartean aurkeztu ahal izango dituzte beraien eskaintzak udaletxean. Urtebeteko kontratua izango da, eta bost urtera arte luzatu daiteke errenta.
50 euroko alokairua eta 1.500 euroko fidantza jarri beharko da. Informazio gehiago eskuratu nahi duenak udaletxeko webgunean edo 943 68 11 09 telefono zenbakian lortu dezake, 09:30etik 13:00etara bitartean deituta.