Unibertsitateko ikasleek liburutegia erabili dezakete

Ataria 2020ko abenduaren 29a

Bidania-Goiazko Udalak liburutegiko ateak zabaldu dizkie unibertsitate ikasleei.

Bidania-Goiazko Udalak unibertsitatean ikasten ari den ikasle talde bati liburutegia eskuragarri jarri die, opor egunetan edota asteburuetan erabiltzeko.

Ikasleek 08:00etatik 22:00etara dute erabiltzeko aukera. Hori bai, beste norbaitek liburutegia erabiltzeko interesa izango balu, udalarekin jarri beharko luke harremanetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!