Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna 2020

Indarkeria matxistaren aurkako protokoloa herritarrekin lantzen ari dira

Ataria 2020ko azaroaren 24a

Bidania-Goiatzen herritarrekin batera ari da lantzen indarkeria matxistaren aurkako protokoloa, Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea indarkeria matxistaren aurkako protokoloa martxan jartzen ari da, berezitasun batekin. Herritarrak inplikatu nahi izan dituzte protokoloa osatzeko.

Zaintza komunitarioa ardatz hartuta, "garrantzitsua ikusten dugu herritarrak indarkeria identifikatzea eta haren inguruan hausnartzea, begirada berria sortuz", adierazi dute mankomunitatetik. Prozesu berri honetan, instituzioez gain, (Ertzaintza, Osakidetza, Gipuzkoako Foru Aldundia...) herritarrak izango dira protokoloaren partaide.

Laguntzaile lanetan, foru aldundiko Berdinbidean programa eta Farapi elkartea izango dituzte. "Azken horiek, COVID-19aren ondoren, Saiazen sortutako elkar laguntza sareak aztertzen dabiltza, eta bi proiektuak uztartzen saiatuko dira", azaldu dute Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatetik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!