Pilota Egokitua Sari Nagusiaren kanporaketak jokatuko dira Bidanian

Ataria 2020ko urriaren 3a

Goiz eta arratsaldez izango da jaialdia, bihar, igandea, Bidaniko frontoian. Goizean, 11:00etatik hasita, adimen urritasuna duten pilotariak ariko dira. Arratsaldean, 16:30etik hasita, urritasun fisikoa duten pilotariak ariko dira, gurpildun aulkietan.

Bidanian sailkatzen direnak, Pilota Egokitua Sari Nagusiaren finaletan parte hartuko dute. Finalak urriaren 11n izango dira Errenterian, 12:00etan hasita, eta ETB1 telebista kateak zuzenean emango ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!